XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta bereala sortu bear lituzkeala.

Orra iritzi orren muña.

Jakinduriaren itzala nai luke iritzi onek gure Euskerarentzat.

Bañan iritzi onen, sobera aurkako beste iritzi bat ere bai baitdegu: Ez digula bat ere mesederik egiten, Universidadeetako jakintsuak Euskerari ematen dioten itzal eta prestigioak.

Jakinduriaren itzala bearrezkoa degula, batzuek; eta jakintsuen itzalak ez digula bat ere mesederik egiten, besteak.

Linguisten itzalak, alegia.

Izenez, ez bide-ziran aipatu Batzarretan.

Bañan norbaitek jaso bear izan zuan, zenbaitzuen aopean-edo zebillen aien aurkako mar-marra.

Azpeitiko ta Oñatiko euskera nolakoa dan ikasteak Euskeraren batasunari kalterik egiten ez dion bezela, jakintsuak beren Katedretan eta Universidadeetan egiten dituzten Euskerari buruzko azterketak ere, ez diote kalterik egiten Euskeraren bizitzari, mesede baizik, bere itzalaren jakinduriaren itzalaren mesedea baizik.

Ez da orain-oraingo, gauza jakintsuak, Europa guztiko jakintsuak, Euskerarentzat izan duten ikasi-bearra.

Hunmboldt batek, eta Bonaparte'k, Van Eys'ek, Schuchardt'ek, eta Ulhenbeck'ek eta Gavel batek Euskerarentzat izan duten ikasi-naia eta eman diguten itzal ederra, Euskera baserritar-izkuntzat zeukatenen aurrerako oso onuragarri ta goragarri izan zan XIX gizaldia zear.

Orra or beste iritzi bat.

Au ere esan bear zan.

Eta esan zan.

Bañan iritzi guztietan ez zan izan gutxienik Arantzazu'ko ollotegia asaldatu zuana eta barka adibidearen apala arako beste pesimista amorratu aren iritzi zorrotza: Gauzak ola dijoazelarik, Bizkaian erririk askotan berrogei urte barru ez dagola Euskerarik.

Ez zan, ba, gogo zitalez ari ori esan zuana.

Ez; naigabe ta biotz-urratu batez baizik.

Bañan ez bait-dira Bizkaian bertan iritzi ortakoak danak... or zutitzen zaigu bat-batean, larogei urteko aiton bat, euskaldun-berri bera, ama-aldetik eusko-odoldun, bañan aita-aldetik ez; aiton, bañan adore aundikoa benetan bere larogei urtetan; eta burua gogor astindurik, ola dio: Zer berrogei urte, gero? Berrogei urte? Ara: emeretzi billoba daukadaz neuk.

Eta emeretziak aititagandik euskeraz ikasiak.

Eta ez dot uste neure emeretzi billobok berrogei urte baño gitxiago biziko direanik.

Eta ziur nago, neuk eurai legez, eurek be euren billobai, neuk eurai irakatsia irakatsiko deutsena.